top of page
Image-empty-state.png

Pilar [Verónica] Gamboa

Aktorea

(Buenos Aires. Argentina. 1980)


Buenos Airesen Alejandro Catalanekin, Criistian Drutekin eta Ricardo Bartisekin ikasi zuen, besteak beste. Antzezlan hauetan parte hartzen du: ‘Femenino’ Cristian Druten zuzendaritzapean, ‘Nadar Perrito’ Andrea Garroteren zuzendaritzapean, ‘Acassuso’ Rafael Spregelburdek idatzi eta zuzendutako lana, ‘To-dos los miedos’ Mariana Chaudek idatzi eta Romina Paulak zuzendutako lana, ‘Automáticos’ Javier Daultek idatzi eta zuzendutako lana, lan honengatik Maria Guerrero estimulu saria jaso zuen.


2003an PIEL DE LAVA antzerki taldea sortu zuen, konpainia honetako lau kideen konposizioa: Pilar Gamboa (PI), Elisa Carricajo (EL), Laura Paredes (LA) eta Valeria Correa (VA). Elkarrekin lau obra sortu ditu 20 urtez, eta lan horietan erakutsi dute talde-lana osatzeko gaitasuna, kolektibo gisa. ‘Colores Verdaderos’, ‘Neblina’ eta ‘Tren’ antzezlanak egiten ditu, aktore eta antzerkigile gisa, eta Buenos Aireseko antzoki independenteenetan erakusten ditu.


Piel de Lava-z gain, beste antzerki talde batean ere sartu zen, El Silencio konpainian, eta ‘Algo de ruido hace’, ‘El tiempo todo entero’" eta ‘Fauna’ estreinatu zituen.


2007an emakumezko aktore onenaren Munduko Antzerkia saria irabazi zuen. Gainera, urte horretan bertan Clarín sarietarako izendatu zuten aktore berri gisa. Zuzendari gisa Hand Klausen ‘Un lugar de oscuro atracción’ egin zuen Goethe Institutuko erdi-muntaketen ziklorako. Aktore eta antzerkigile gisa ‘Remitente Lorena’ egin zuen, Lucía Perlek zuzenduta. Antzerkiaz gain, 2007tik aurrera zinema eta telebista uztartzen ditu.


Zineman: 2009an, Música en espera (Hernán Goldfrid) eta Todos mienten (Matías Piñeiro); 2010ean, Lo que más quiero (Delfina Castagnino), 2010eko BAFICIko emakumezko aktore onenaren saria; 2015ean, El incendio (Juan Schnitman); eta 2018an, La flor (Mariano Llinás), filmatzen 7 urte eman zituena.


Telebistan, 2011n egin zen ezagun, Los únicos telekomediarekin.


Fasera bisitak:

2332 Saioa     11-12-13/11/2018   La flor. Parte 1 (225’) / La flor. Parte 2 (336’) / La flor. Parte 3 (320’) (Sesión Fas&ZINEBI, en el Golem Alhóndiga)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page